Cargando...

Atención 24h - 365 díasAtention 24/365 Arreta 24ordu - 365 egun
902 750 405

Ecommerce

ZURE NEURRIRA


ZURE ECOMMERCE MUGITZEN DUGU

ZURE ONLINE NEGOZIOAREN ENBAXADOREAK

Grupo Logik zuk zure enpresaren produktuak saltzera ekitea nahi du, beste guztia gure eskuetan utziz.


1473815866_palet03

MERKANTZIA HARTZEA

Grupo Logik gure instalazioetan sartzen diren merkantzia guztien hartzea eta egoeraren ikuskapena burutzen du. Gero toki seguru batean kokatzen ditugu eta bere inbentarioa egiten dugu, merkantziak sailkatuz eta etiketatuz. Eta zure erreferentzia zehatzak gure sistema informatikoan sartzen ditugu.

1473814196_self2

BILTEGIRATZEA ETA STOCKAREN KONTROLA

Grupo Logik zure esatera jartzen ditu zure beharretara egokitzen diren hainbat biltegiratzeko gune bere Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako instalazioetan. Kode eta pasahitz baten bidez stockaren eta zure salgaien mugimenduen online informazio zuzen eta zehatza izango duzu.

1473814156_handle4

PICKING, PACKAGING ETA ETIKETATZEA

Etengabeko inbentariorako sistema informatiko berritzailea duen Grupo Logi, gure pabiloietan biltegiratutako zure produktuen picking, packaging eta etiketatzeaz arduratzen da. Beti ere, merkantzien erabileran eta paketatzean bezeroak ezarritako gidalerroei jarraituz.

furgoneta_ecommerce

GARRAIOA ETA BIDALKETA

Grupo Logik badaki zure produktuen entrega kontuzko gaia dela. Horregatik, garraioa eta bidalketa beti goreneko kalitaterekin eta prezio onenean egiten dugu. Gure eskarmentu guztia merkataritza elektronikoak berezkoak dituen beharretan jartzen dugu. Zerbitzu guztietan bikaintasuna da gure apustua.


ONLINE DENDA

Grupo LOGIk zure online denda sortzen lagundu nahi dizu

pagina_web


Jada ez baduzu, Grupo LOGIk zure online denda sortzen lagunduko dizu eta gainera, behar baduzu, zure merkantzia gure instalazioetan biltegiratuko dizugu. Kasu honetan, erabiltzaileak zure webean erosten dituen produktu guztiak adierazten diguzun helbidera, automatikoki eta zure enpresarekin koordinatuz, bidaliko ditugu.


BRONTZE DENDA 
30 produktu
5 arlo edukirako (nor gara, zerbitzuak…)
5 eredu aukeran
Ordaintzeko erak: Pay Pal, transferentzia.
Garraioa Grupo Logi
Eskarien kudeaketa

ZILAR DENDA
60 produktu
5 arlo edukirako (nor gara, zerbitzuak…)
10 eredu aukeran
Ordaintzeko erak: Zure bankuarekin lotutako TPV, Pay Pal, transferentzia.
Garraioa Grupo Logi
Eskarien kudeaketa

URRE DENDA / Neurrira
Zure online denda neurrira garatzen dugu pertsonalizazio gorena eskainiz eta beste plan guztien zerbitzuekin.