Cargando...
Banaketa sanitarioa, farmazeutikoa eta zoosanitarioa
ADMINISTRAZIOAREKIN ETA SEKTOREKO ENPRESEKIN BAT EGITEN DUGU
Grupo LOGI sendagaien eta laborategien lagin eta produktuen banaketarako soluzio integralak eskaintzen ditu.
Grupo LOGIk talde aditu eta ibilgailu isotermo flota bat dauka, sendagaien, laborategien laginen, eta produktu sanitario eta zoosanitarioen manipulaziorako eta garraiorako guztiz prest. TIPSA gure sareari esker, Sendagaien Garraioan Jardunbide Onen (GDP’s) Applus ziurtagiria dugu.
Grupo LOGIk banaketa kate osoaren kudeaketa barne hartzen duen zerbitzu integrala burutzen du, biltegiratzetik tenperatura kontrolatuan merkantzia sanitarioa azken bezeroari eman arte. Arrigorriagako gure instalazioetan kamara klimatizatuak ditugu, stock farmazeutikoa mantendu ahal izateko behar izanez gero.
Grupo LOGIk bezeroei proiektu logistiko malguak eskaintzen die, baita bere ekintzen kanpora ateratzea, bere prozesuak sinplifikatu eta kostuak murriztu ditzaten. Zure bidalketen trazabilitatea eta edukiontzien tenperatura 2 eta 8 grado zentigrado artekoa izatea kontrolatzen dugu. Arauketa berriak ezartzen dituen ratioekin betetzen dugu.
Grupo LOGIk badakigu higienea eta segurtasuna ezinbestekoak direla osasunarekin zerikusia duen guztiarekin. Horregatik zaintza eta kontrol neurri hertsietara egokitzen den barne prozesu zorrotza daukagu. Helburua, kamara eta alarmei esker, gure zerbitzu guztietan lasaitasuna eta kalitatea beti bermatzea da. Gure aliatuak Administrazioa eta sektoreko enpresak dira.