LOGIMOBELek berrikuntza, langileen etengabeko prestakuntza, lan segurtasuna eta ingurumenaren errespetuaren aldeko etengabeko eta baldintzarik gabeko apustua egiten du. Honi esker gure bezeroak hazten diren erritmo eta neurri berean haztea ahalbidetzen digu, gure logistika eta garraio zerbitzu kate potete, anitz eta malguaren katebegi bakoitza optimizatuz eta garrantzia azpimarratuz.
Ibilbideak planifikatzen ditugu eta zamaketatik eta hitzartutako helmugan entrega eta muntaketa burutu arte merkantziaren jarraipen doia egiten dugu. Gure lehiakortasun maila hobetzeko asmoz, LOGIMOBELen zerbitzu guztiak kostu operatiboetan aurreztea maximizatzeko diseinatuta daude, beti ere eraginkortasun, segurtasuna eta kalitateari lehentasuna emanez. ez gara konformistak, eta horregatik egunero gure burua berrasmatzen dugu, emaitza onenak lortzeko.